jueves, 26 de noviembre de 2009

...mEMORIA


Sortu nahi dugun zentru islamikoa, inguruko perlarik preziatuenaren moduan landuko dugu. Horretarako, Villabonatarren eta bertara inguratzen diren guztien begiradak gure eraikinera bideratuko ditugu. Alde batetik herria gure gunearekin lotzeko, 'perla' zeharkatuko duen eta, bide batez, Villabona herriarekin lotuko duen ardatz sendo bat sortu dugu. Bestetik, ardatz hori jarraituko duten guneak, bizitza izaera izango dute, non perlara urbiltzen goazen heinean dentsitatea degradatuz joango den. Gure 'perla' horri garrantzia emateko eta bertara hurbiltzen direnak eraikina miresteko inguru hutsa bilatuko dugu, espazio publiko izaera emanik. 'Perla', era berean, Mekkara norabidea jarraitzen duten ardatzak moztuko dute bolumen ezberdinak sortuz. Ibaiak duen garrantzia ere isladatuko da gure proiektuan, baina ez dugu oraindik ezer azalduko! Proiektuaren esentzia beraz, kultura islamikoa eta kristauaren arteko harremana izango da.

jueves, 12 de noviembre de 2009

...dATUEN aNALISIA

---izan ere, bada hainbat musulmanen agerpena gure artean.

---izan ere, bada berauen kultura islamikoaren zabalpena denon artean.

---izan ere, bada erlijio islamikoa eta kristianoaren arteko lotura nahia.

---izan ere, bada hauen begiradan gure artean lekua aurkitzeko eskakizun gogotsua.

---izan ere, bada hemen Billabonan, berauen kultura gure artera ahalbidetu dezakeen proiektua.

sábado, 7 de noviembre de 2009

jueves, 5 de noviembre de 2009