Sortu nahi dugun zentru islamikoa, inguruko perlarik preziatuenaren moduan landuko dugu. Horretarako, Villabonatarren eta bertara inguratzen diren guztien begiradak gure eraikinera bideratuko ditugu. Alde batetik herria gure gunearekin lotzeko, 'perla' zeharkatuko duen eta, bide batez, Villabona herriarekin lotuko duen ardatz sendo bat sortu dugu. Bestetik, ardatz hori jarraituko duten guneak, bizitza izaera izango dute, non perlara urbiltzen goazen heinean dentsitatea degradatuz joango den. Gure 'perla' horri garrantzia emateko eta bertara hurbiltzen direnak eraikina miresteko inguru hutsa bilatuko dugu, espazio publiko izaera emanik. 'Perla', era berean, Mekkara norabidea jarraitzen duten ardatzak moztuko dute bolumen ezberdinak sortuz. Ibaiak duen garrantzia ere isladatuko da gure proiektuan, baina ez dugu oraindik ezer azalduko! Proiektuaren esentzia beraz, kultura islamikoa eta kristauaren arteko harremana izango da.
jueves, 26 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario